En cours de chargement...
"Pentsatzeari uztea erabaki dut eta MUXUAK banatzera gatoz, etorri gara zuen artera muxu-kitarraz pentsatzeari uzteko eta sentitzera, sentituz batera ekitera bihotzaren arabera. Ainara Maia Urrotz : Euskal Filologian lizentziatu zen 2002an, eta 2004an " Hizkuntza, Informazioa eta Komunikazioa " masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. 2008an IDAZLE ESKOLA graduondokoa egin zuen UNEDen, eta horren fruituetako bat duzue MUXUAK olerki-bilduma hau.
Inaki Martiarena Otxotorena " Mattin " : Ibilbide luzeko marrazkilaria. Hainbat esparrutan dabil jauzika : komikia, umore grafikoa, linograbatua, jendeaurreko saioak, tailerrak... Etengabe ari da bere grafika aberasten."